Motibazio saioak DBH3 eta 4ko ikasleentzat Haurtzaro Ikastolan

Haurtzaro Ikastolako DBH4Bkoak motibazio saioetan. /  BASTEROBERRI
Haurtzaro Ikastolako DBH4Bkoak motibazio saioetan. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo udalak eta Ttur-tturrek badira urte batzuk 14-16 urte bitarteko gazteentzat euskararen inguruko motibazio saioak egiten dituztela herriko bi ikastetxeetan. Oraingoan Haurtzaro Ikastolaren txanda da. Elizalden, berriz, urtarrileko lehen astean izango dira.

Euskarari buruzko motibazio saioak ematea beharrezkoa ikusi zen orain urte batzuk. Euskararen ezagutza igo ahala, herriko bi ikastetxeetan euskaraz ikasten baita, kaleko erabilerak beherakada izan baitu. Horrez gain, euskara ikastetxeetan ikasteak, beste zenbait eragilerekin batera, herriko euskara aldatzea dakar. Bi ardatz horiek dituzte motibazio saioek. Gazteak euskararen egoeraz jabetzea, besteak beste, munduko beste hizkuntzekin alderatuz. Baina, bestetik, euskarak gure herrian Euskal Herrian zein Oiar-tzunen duen presentziaz eta garran-tziaz ohartzea.

Aurtengoan, Ttur-tturreko Ugaitz Susperregi eta Aintzane Toledo dira suspertzaileak. Astelehenean, hilak 11, hasi zituzten saioak eta ostiralera arte ari behar dute gazteak euskarara erakartzen eta motibatzen. Oro har, jarrera ona erakusten dute gazteek, hausnartzera eta pentsatzera bideratzen dituzte. Betiere, jolasekin lagunduz eta ahalik eta modu ludikoenean saiatzen dira. «Ez duguna nahi da gazteek gu irakasle moduan ikustea, euskara irakasgai hutsal bat bezala ikustea. Euskararekin zenbat gauza egiten diren eta egin daitezkeen ikustea baizik» diote bi suspertzaileek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos