Mirari Martiarena Iraola): «Umorearen aldeko apustua egitera noa»

Mirari Martiarena bere lankide eta entzule koadrilarekin.
Mirari Martiarena bere lankide eta entzule koadrilarekin. / GOIZARIN

Ekainaren 30ean egin zuen azken saioa Oiartzun irratian

GOIZARINOIARTZUN.

Mirari Martiarenak ekainaren 30ean egin zuen azken saioa Oiartzun irratian. 'Arguyuan' saioko esataria hedabide honen zutabeetako bat izan da azken bost urtetan. Udan, besteak beste, Gaztea irratiko 'Dida Fresh' saioan ariko da kolaboratzen.

Pikoketa baserriko alaba, kazetaritza ikasketak egin zituen Leioan. Zazpi urterekin bertsozaletu zen, eta hamabost urterekin eman zuen izena Oiartzungo bertso eskolan. Oiartzun irratian egindako bideaz hitz egiteko elkartu gara Martiarenarekin.

- Noiz hasi zinen Oiartzun irratian?

«Uztailaren 30ean bakarrizketa egingo dut Iturriotzko festetan»

«Oiartzun eta oiartzuarrak ezagutzeko aukera paregabea eman dit irratiak»

- 2012. urtean hasi nintzen. Urtzi Argibay eta Alazne Etxeberriarekin batera.

- Nola sortu zitzaizun irratirako zaletasuna?

- Irratia betidanik gustatu izan zait. Elizalde Herri eskolan irratia genuen eta aurkezteko edo albisteak emateko nire txanda izaten zen bakoi-tzean poz-pozik jartzen nintzen. Etxean beti izan gara irrati zaleak, jaiki orduko irratia piztuta egon izan da eta pentsatzen dut horrek ere izango zuela eraginik irrati zale izatearekin.

- Zertan lan egin duzu Oiartzun irratian? Zein izan da zure saio izarra?

- Oiartzun Irratia bezalako irrati txiki batean denetik egitea tokatzen da. Gai desberdin asko landu ditzakezu egun berean, elkarrekin inongo loturarik ez duten gaiak gainera. 'Arguyuan' saioko eguneroko elkarrizketa eta kolaborazioez gain saio desberdinak egin ditut. Joxe Migel Lopezekin batera egin dut bost urtean 'Kirolez Blai!', hasieran kirolari buruz ideiarik izan gabe... Horrez gain Martin Kittorekin 'Ongi Etorri Katxonderstanera' eta Aitziber Zapirainekin 'Amapola Morea'. Zaila egiten zait bat aukeratzea, elkarren artean oso desberdinak direlako eta guztiak egiten asko gozatu dudalako.

- Balora ezazu han jaso duzun esperientzia.

- Sekulakoa izan da. Bost urtean asko ikasi dut. Ideiarik ere ez nuen gaiei buruz elkarrizketak presta-tzeak asko aberastu nau.

- Zer eman dizu Oiartzun irratiak?

- Oiartzun eta oiartzuarrak ezagu-tzeko aukera paregabea. Herrian lan asko egiten duen lagun asko ditugu eta askotan euren lana ezkutuan geratzen da eta hori zabaltzeko aukera izatea polita da.

- Entzule finei buruz zer esango zenuke?

- Entzuleentzat esker hitzak besterik ez ditut. Egunero lehiaketara deitzen dutenekin harremana zuzenekoa da, baina badakigu deitzen ez duten entzule fin asko ditugula. Asko maite ditut!

- Nola laburbilduko zenuke Oiar-tzun irratian egin duzun ibilbidea?

-Polita eta emankorra izan da. Lankide izan ditudan guztiekin, kolaboratzaileekin, elkarrizketatuekin, entzuleekin... denekin ikasi dut zerbait. Egunero ikasteko aukera lan gutxik ematen dute eta herrian bertan izatea, herria hobeto ezagutzea luxu bat da.

- 'Amapola Morea'-k saioa dela eta Argia saria jaso zenuen urtearen hasieran.

- Sariaren berri jakin baino astebete lehenago erabakia hartua genuen denboraldi honetan bukatuko zela eta Argia Saria jasotzea sekulakoa izan zen. Egindako lanaren fruitu bezala hartu genuen eta Argia bezalako komunikabide batetik horrelako aitortza bat jasotzea bada zerbait. Aitziber Zapirain eta biok asko gozatu eta ikasi dugu.

-Zein da izango da hurrengo proiektua...?

- Lanik ez dut, beraz komunikazio proiekturen batean norbaitek langileren bat behar badu hementxe nago prest! Udan Gaztea irratiko 'Dida Fresh' saioan ariko naiz kolaboratzen eta umorearen aldeko apustua egitera noa. Iturriotzko festetan bakarrizketa egingo dut uztailaren 30ean.

Fotos

Vídeos