Merkataritza ttikia sustatzeko ari dira Udala eta Itturri elkarlanean

Arbelaitz eta Zabaleku./
Arbelaitz eta Zabaleku.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak eta Itturri Merkatarien Elkarteak, herriko merkataritza ttikia sustatzeko asmoz, elkarlanean jarraitzen dute. Hori dela eta, Eneritz Arbelaitz alkateordeak eta Ion Zabaleku Itturriko lehendakariak hitzarmenaren berri eman dute. Aurten, 5.000 euroko diru-laguntza eman dio Udalak Itturriri elkartea biziberritzeko eta herrian merkataritza ttikia sustatzeko egitasmoak gauzatzeko.

Hurrengo urtean ere elkarlanean jarraitzeko borondatea dute Udalak eta merkatarien elkarteak. Gaur-gaurkoz, Oiartzungo 27 komertzio ttiki daude antolatuak elkartearen barruan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos