San Markoseko 2014ko aurrekontuen auzia irabazi du Oiartzunek

BASTEROBERRI OIARTZUN.

San Markos Mankomunitateko 2014ko aurrekontuen auzian, Oiartzungo Udalak auzia irabazi du. Duela pare bat aste, 2014ko aurrekontuen kontra errekurtsoa jarri zuten gainerako herriei -garai hartan atez ate biltzen zuten guztiak Oiartzunekin batera, alegia, Hernani, Usurbil, Astigarraga, Lezo eta Pasaia- arrazoia eman zien Espainiako Auzitegi Gorenak, erabiltzen ez zuten bilketa zerbitzuarengatik kobratzen zielako San Markosek.

Orain, Oiartzungo Udalak ere, beste bost herri horien argudio berdinekin San Markoseko 2014ko aurrekontuen kontra abian zuen auzia irabazi du. Izan ere, San Markos Mankomunitateak aurreko ostiralean (azaroak 24) egindako batzarrean onartu zuen Espainiako Auzitegi Gorenean Oiartzungo Udalaren kontra jarria zuen Kasazio errekurtsoa kentzea.

Aurretik, Euskadiko Auzitegi Gorenak arrazoia emana zion Oiartzungo Udalari. Epai horren kontra jo zuen Espainiako Auzitegira San Markosek.

Oiartzungo Udalak berri on hau baliatu nahi du berriz ere San Markosi aurrekontuak egiteko orduan irizpide justuak erabiltzeko eskatzeko eta gehien birziklatzen dutenak saritzeko, besteak beste, oiartzuarren jarrera babesteko. Gehien kutsatzen duenak gehiago ordaintzea zero zabor bidean filosofia da eta hori praktikara eramateko esijitzen dugu.

Hondakinen kudeaketa legedia aplikatzea da Oiartzungo Udalak eskatzen duena, alegia, hondakinen hierarkia aplikatzea, hondakinen murrizketa eta berrerabilpena sustatzea... izatea San Markos Mankomunitateko aurrekontuen oinarria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos