Mankomunitateko 2014. urteko aurrekontua bertan behera

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Espainiako Auzitegi Gorenak San Marko Mankomunitateko aurrekontua atzera botata arrazoia eman die, honenbestez, Hernani, Oiartzun, Usurbil, Lezo, Astigarraga eta Pasaiako udalei. Hondakinak atez ate biltzen dituzten udalerriei hondakinak jaso-tzeko zerbitzua ezin zaiela kobratu oniritzi du Auzitegi Gorenak.

Herenegun eman zuten epaia baloratzeko prentsaurrekoa Donostian, San Marko Mankomunitateak duen egoitzan, Hernaniko, Oiar-tzungo eta Usurbilgo EH Bilduko hautetsiek. Oiartzungo Udalak helegitea jarria du norabide berean, eta erantzunaren zain dago. Pasaia, Lezo, eta Astigarragako udaletako ordezkaririk ez zen bertaratu, epaiak haiei ere eragiten dien arren, tartean gobernu aldaketak egon direlako, eta hondakinak atez ate biltzeko sistema bertan behera utzi duteko.

Luis Intxauspe Hernaniko alkateak eman zuen epaiaren berri eta helegitea jartzearen zergatia ekarri du gogora. Intxauspek Mankomunitatearen irizpideak «zigor-tzat» jo ditu atez atekoa martxan duten herrien-tzat. Bere hitzetan: «Birziklatze tasa handiena genuen udalerriak ari ginen ordaintzen, hondakinak bereizteko ahalegin txikiena egiten ari ziren beste udalerrien zerbitzuak».

Eneritz Arbelaitz Oiartzungo zinegotziak orduko panorama politikoa zein zen azaldu zuen: «2014ean PSE-EEko Denis Itxaso zen mankomunitateko buru, EAJ, PSE-EE eta PPk egindako akordioari esker», eta gogoratu du atez ateko sistema martxan zuten sei udalerriek mankomunitateari ordaindu beharreko tarifa «nabarmen zamatu» zela. Hondakinen bilketa baliabide propioekin egin arren, mankomunitateko gainerako udalerrietako gastuak denon artean ordaintzen zituztelako.

Espainiako Auzitegi Gorenaren epai honen segidan, norabide bereko beste hainbat etor daitezkeela ohartarazi zuten gaurko agerraldian, Hernanik, Oiartzunek eta Usurbilek mankomunitateko 2015, 2016 eta 2017ko aurrekontuak ere errekurrituta dituztelako.

EH Bilduk egindako kalkuluei erreparatuz, Oiartzuni 60.000 euro itzuli beharko lizkiokete sortutako kalteen harira.

Fotos

Vídeos