Mami Lebrun antzezlana igandean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Xake produzkioen eskutik igande honetan, hilak 18, Mami Lebrun lana izango da ikusgai Oiartzungo udaletxeko areto nagusian. Aktore lanetan Kepa Errasti, Ainara Ortega eta Ane Pikaza ariko dira. Protagonistak Egoitz eta Miren dira, eta euren amona Kontxa hil berriari omenaldia prestatzen ari dira. Horretarako, etxean aurkitu duten egunkari bat baliatuko dute, amona Parisen kabaretari moduan aritu zenekoa. Hori da antzezlanaren muina, baina Egoitzek sekretu bat gordetzen dio Mireni... Udaletxean azaleratuko da igandean sekretua 19:00etan. Sarrera bost euro izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos