LH 2. mailako haurrentzako Muittu! egitasmoan izen-ematea martxan

Lehengo ikasturteko umeak Elorsoro kiroldegian antolatutako saio batean./BASTEROBERRI
Lehengo ikasturteko umeak Elorsoro kiroldegian antolatutako saio batean. / BASTEROBERRI

Urriaren 2an hasiko da eta astean bitan ordubeteko saioak izango dira Elorsoro kiroldegian

BASTEROBERRIOIARTZUN.

Hirugarren ikasturtez LH 2. mailako ikasle oiartzuarrentzako (2010ean jaiotakoak) Muittu! egitasmoa eskainiko du aurten ere Oiartzungo Udalak. Izen-ematea martxan da oraindik.

Egitasmo honen helburua haurrek jolastuz ongi pasatzea eta esperimentatzea da: psikomotrizitatea eta oreka landu, eta kirol batzuk ezagutzen hasteko.

Saioak urriaren 2an hasiko dira. Astean bitan ordubeteko saioak izango dira Elorsoro kiroldegian. Bi txanda izango ditu Muittu!-k: astelehen eta asteazkenetan, edo astearte eta ostegunetan.

Ikastaroak urritik maiatzera iraungo du. Hileko kuota 10 euro izango da. Informazio gehiago nahi duenak edo oraindik izena eman ez eta apuntatu nahi duenak, eskolakirola@oiartzun.org helbidera idatz dezake.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos