Madalensoro pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Madalensoron egiten ari diren lanak kanpotik. /  BASTEROBERRI
Madalensoron egiten ari diren lanak kanpotik. / BASTEROBERRI

Lanak datorren urteko otsailean bukatzea aurreikusten da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Madalensoro pilotalekua berritzeko eta egokitzeko lanak hasi dira dagoeneko. Hiru hilabeteko aurreikuspena dute lanek, alegia, 2018ko otsailera arte. Hainbat lan egiteko aprobetxatuko dute obra: fatxada berritu, kirol-mugikortasun murriztua dutenentzako aldagelak egokitu, igogailua jarri eta instalazio elektrikoa berrituko dira lan hauen baitan.

Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu zuten Madalensoro berritzeko. Bien artean, erdibana, finantzatuko dute 397.000 euro pasatxoko lanak finantzatuko dituzte.

Madalensoroko erabiltzaileei ahalik eta gutxien eragiteko moduan egingo dira obrak. Horregatik, Oiarpe, Txost eta ESAITekin plangintza elkarlanean prestatzen ari da Udala.

Fotos

Vídeos