Lurdes Oiartzabal eta Aritz Leonet izan ziren garaile Urkabeko II. igoeran

Parte-hartzaileak Urkabeko gurutzearen azpian. /  BASTEROBERRI
Parte-hartzaileak Urkabeko gurutzearen azpian. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Larunbatean egin zen Urkabeko II. igoera, lasterketa mo-tza izan zen kilometroei erreparatuz gero. Baina, gogorra parte hartu zutenentzat, bertikala baitzen igoera. Esaera zaharrak dioen bezala «gustuko lekuan aldaparik ez», Urkaben berriz aldapa aldaparen atzetik.

Intxixu Trail taldeak antolatu zuen lasterketa, hainbat laguntzaile eta bolondresekin. Lasterketa Iturriotzen dagoen Gaetxen, bidegorriaren ondoan, abiatu zen. Urkabeko muturreraino igo eta bertan zegoen zintzarria jotzean zetzan lasterketan. 35 korrikalarik hartu dute parte lasterketan. Aurrez aipatu bezala, lasterketa gogorra izan zen, bai aldapengatik eta baita beroagatik ere; baina, motza eta nahiko azkarra. Hala eta guztiz ere, muturrera ailegatzean jatekoa zein edatekoa zuten parte-hartzaileek berrindartzeko.

Lurdes Oiartzabal lezoarrak eta Aritz Leonet oiartzuarrak izan ziren garaile. Oiartzuarrak 8 minutu eta 48 segundoan iritsi da Urkabeko muturrera. Lezoarra, ordea, 11 minutu eta 37 segundoan. Horrez gain, lehen oiartzuarrarentzat ere bazen saririk; baina, gizonezkoen kasuan irabazlea bera oiartzuarra izan zen. Lehen emakumezko oiartzuarra, berriz, Irati Gaztelumendi izan zen 16 minutu eta 11 segundoko denborarekin. Bigarrenak, gizonezkoetan Joxe Leibar eta emakumezkoetan Maider Unanue izan ziren. Hirugarren postuan Jon Urtizberea eta Nuria Puig. Parte hartzaile guztiak pozik geratu ziren egindakoarekin. Guztiak 20 minuturen bueltan iritsi ziren eta Urkabeko muturrera. Gainera, bidean zehar ez zuten animatzaile faltarik izan. Proba bukatu ostean, Elorsoro kiroldegian dutxatzeko aukera izan zuten. Ondoren 19:00etan Kontzejupean sari banaketa izan zen Garagardo azokaren bueltan.

Fotos

Vídeos