Lourdes Imazen 'Iragana, Lahar eta Larrosa' antzezlana

'Iragana, Lahar eta Larrosa' antzezlanaren protagonistak. /
'Iragana, Lahar eta Larrosa' antzezlanaren protagonistak.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Egun Katalunian bizi den egoera nahasia ez da berria. Duela 80 urte baino gehiago Euskal Errepublikaren aldarria Euskal Herriko lurraldeetan barrena ibili zen, hainbat udalerritan manifestuak sinatu ziren... 1936ko altxamenduak esperantza eta ilusio denak zapuztu zituen arte.

Garai hartara eramaten digu 'Iragana, Lahar eta Larrosa' antzezlanak. Goierriko herri batean dago kokatua, XX. mendearen hasieran. Zehazki 1923 eta 1937. urte bitartera eramaten gaitu, Primo de Riveraren diktadura egon zeneko garaietatik Gerra Zibilaren hasierara. Orduko bi familien bizimodua azaltzen du taula gainean.

Bihar izango da aukera antzezlan hau ikusteko Oiartzunen. Arratsaldeko 19:00etan udaletxeko areto nagusian. Antzezlana ikusteko sarrera beharrezkoa da. Sarrerak aurrez 6 eurotan lor daitezke Amazkar tabernan eta Garmendi txokolategian. Egunean bertan, ordea, 8 eurotan egongo dira eskuragarri leihatilan.

Fotos

Vídeos