Borrar

Iaz liztor beltzen 50 habiaren abisu jaso zituen Udalak

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Viernes, 19 de enero 2018, 00:28

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iaz, liztor beltzaren -Asiako liztor gisa ezagunagoa- 50 habiaren abisu jaso zituen Oiartzungo Udalak, kanpainak denboran, maiatzetik abendua arte. Horietako 45 inaktibatu dira, baina ez zen izan beste hiru tratatzeko aukerarik, kokapena zela eta. Abisua emandako habiatako bi ez ziren liztor beltzarenak, beraz, beren horretan utzi dira.

Guztira, 1.230 euro bideratu ditu Udalak liztor inbaditzaile honen kontra iaz. Habiak topatutako kokapen guztiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekagip aplikazioan erregistratu ditu Udalak.

2014tik, Udal bakoitzak bere baliabideekin kendu eta inaktibatu behar ditu liztor beltzen habiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren protokoloak hala aginduta. Oiartzungo kasuan, Udalaren eta Behemendiren artean egiten da. Behemendik bi laguneko brigada formatu zuen habiak kendu eta inaktibatzeko. 2011n hasi ziren liztor beltzaren habiak ikusten gure herrian. 2012an, arazo tamaina hartu zuen kontuak: 200 habiaren abisua jaso ziren eta suhiltzaileek guztiak kendu zituzten. 2017an 50 abisu jaso ziren, 2016an baino bat gutxiago.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios