Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Zutik, Sarobe, Martinez, Toledo epailea, Galdos eta Lasarte. Makurtuta, Urreaga, Arregi, Maneiro eta Aizkorreta. BASTEROBERRI
Leire Galdos finalerdietarako sailkatu da Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Leire Galdos finalerdietarako sailkatu da Euskal Herriko pala txapelketa irekian

Asteburu honetan hamar partida jokatuko dira Madalensoron

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 5 de mayo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den asteburu luzean, Euskal Herriko pala txapelketa irekiko hamabost partida jokatu ziren Madalensoron. Nesken mailan, Leire Galdos oiartzuarrak Lasarte bikote hartuta 25 eta 14 irabazi zuen Martinez eta Saroberen aurka eta finalerdiak jokatzeko sailkatu da. Final laurdenak asteburu honetan izango dira; hortaz, finalerdiak hurrengoan, hilaren 12-13an eta finalak, berriz, hilaren 19an larunbat arratsaldean.

Bestalde, mutilen txapelketan oso partida garrantzitsuak jokatu ziren sailkapenari begira, final laurdenak jokatzeko txartela baitzegoen lehian. Jokalari oiartzuarrei erreparatuta, bi partida aipatu behar dira. Batean, Ortega eta Roteta bikotea Agirre eta Mendainek osatutako bikotearen aurka 23 tanto egitera iritsi bazen ere, ezin izan zuen garaipena lortu eta ondorioz aurtengo txapelketari agur esan beharrean aurkitu da.

Bestean, Mitxelena-Berebide bikoteak ere galdu egin zuen, 20 eta 25 Andueza-Rodriguezen aurka, ordu eta erdiko partida ona eta orekatua jokatu arren. Nolanahi ere, bikoteak aurrera egingo du, hiru bikote emaitzen arabera onartua izan delako final laurdenak jokatzeko. Beraz, berriro asteburu honetan izango du aukera lehiatzeko baina bai ala bai irabazi egin beharko du aurrera egin ahal izateko, bestela kanporatua izango delako.

Hona hemen emaitza guztiak: nesken txapelketan, Perurena-Erasun/Murua-Ontsalo 24-25; Galdos-Lasarte/Martinez-Sarobe 25-14; mutilen txapelketan, 3. mailan, Garbisu-Martinez/Larreategi-Barandika 19-25; Ijurko-Goñi/Arruti-Murua 25-17; Ferreiro-Nuin/Pujana-Pagoaga 25-18; Aierbe-Gartzia / Lizaso - Etxabe 25-21; Aierbe-Gartzia/ Lizaso-Etxabe 25-23; Galdos-Juarez/Luixa-Luixa 14-25; Maneiro-Aizkorreta/Arregi- Urreaga 13-25; Enbil-Otxoa/Alegria-Urigoitia 19-25; 2. mailan, Muñiz-Gametxo/Legarreta-Legarreta 19-25; Arregi-Manterola/Lozano-Muñoa 25-16; Andueza-Rodriguez/Mitxelena-Berebide 25-20; Arrizabalaga-Lizarralde/Igoa-Gamio 25-10; Urrutia-Madariaga/Iriarte-Gamio 25-23.

Asteburu honetan hamar partida jokatuko dira Madalensoron. Gaur, goizeko 8:00etan hasita, 3.mailan Ijurko-Goñi/Agirre-Mendigain; Ferreiro-Nuin/Aierbe-Gartzia; 2. mailan, Legarreta-Legarreta/Urruti-Madariaga; Neskak, Lopategi-Ezeolaza/Eizmendi- Eizmendi Balerdi, eta Urdangarin/Rodas-Arrillaga. Arratsaldean, 14:30ean hasita 3.mailan, Larreategi-Barandika/Arregi-Urreaga; 2. mailan, Andueza-Rodriguez/Iriarte-Gamio; 3. mailan, Alegria-Urigoitia/Luixa-Luixa. Eta bihar goizeko 9:00etan hasita, 2. mailan Arregi-Manterota/Mitxelena-Berebide; eta Arrizabalaga-Lizarralde/Muñiz-Gametxo.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios