Larunbatean Tren Berdea ibiliko da Arditurrira

Larunbatean tren berdea martxan jarriko da berriro ere Arditurri bisitatzeko. /  BASTEROBERRI
Larunbatean tren berdea martxan jarriko da berriro ere Arditurri bisitatzeko. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Aste Santuko opor egunetan Arditurriko meategietako altxorrak ezagutzeko aukera bikaina izan da eta oraindik ere izango dugu.

XX. mende hasierako meatzarien bizimodua ezagutzeko erakusketa ikusteko aukera izango da berriz, dohainik, Interpretazio Zentroan. Meatzarien jarduna, Arditurriko argazki zaharrak, janzkera ... ezagutzeko aukera paregabea da erakusketa hau eta Arditurriko meategietan lan egin zuten ehunka lagunei aurpegia jartzeko modu bat.

Tren Berdea eta bisitak

Era berean, larunbat honetan Tren Berdean ibiltzeko eta meatzuloak bisitatzeko aukera eskainiko da, prezio berezian. Pagoalde poligonotik abiatuko da trena, bidegorrian barrena Arditurriraino. Hiru itzuli egingo ditu Arditurrira: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Bueltako trena ere izango da 11:30, 12:30 eta 13:30ean.

Tren txangoa oinarrizko eta sakoneko bisitekin uztartzeko prezioak hauek izango dira: 5 euro oinarrizko bisitarekin (30') eta 7 euro sakoneko bisitarekin (45'). Bost urte baino gutxiago dituzten haurrek 3 eurotan trena eta oinarrizko bisita egiteko aukera izango dute.

Informazio gehiago eta erreserbak aldez aurretik egiteko arditurri@gipuzkoamendizmendi.net-era idatzita edo, 943 49 50 69 eta 688 895 068 telefonoetara deituta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos