Lartaun abesbatzak emanaldia eskainiko du gaur Done Eztebe plazan Santa Zezilia ospatzeko

Lartaun Txistulari Taldearekin batera arituko da

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Lehen hiruhileko oparoa izaten ari da Lartaun Abesbatza. Joan den urriaren 12 eta 13an Sorian izan zen bertako Coral de Soria abesbatzak gonbidatuta. Bi egunetan zehar ekintza ezberdinak egin zituzten abeslariek, baina horien artean bereziki aipagarriak dira Soriako abesbatzako zuzendariarekin egindako ahots teknika tailerra eta Aula Magna Tirso de Molinan eskainitako kontzertu arrakastatsua.

Gaur, azaroaren 26 igandea, Santa Zezilia ospatzeko Lartaun Abesbatzak eta Lartaun Txistulari Taldeak elkarrekin egin ohi duten emanaldia eskainiko dute.

Goizeko 9:00etan txistulariek diana egingo dute Santa Zeziliari eskainitako biribilketa joaz. Eguerdian, 12:00etan mutxiko saioa ere izango da txistulariek beren musikarekin lagunduta. 13:00 inguruan Kontzejupean abesbatzakoak ariko dira Santa Zeziliaren omenez kantuan. Eskainiko duten errepertorioa, euskal folkloreko kantu ezagunez osatua izango da.

Bi taldeek, bai abesbatzak eta baita txistulariek ere, herritar guztiak gonbidatzen dituzte emanaldiaz gozatzera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos