Landetxeko zerbitzu anitzeko udal ekipamendu proiektuaren aurkezpena gaur

GOIZARIN OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak Landetxen eraikiko den zerbitzu anitzeko udal ekipamendu aurreproiektuari buruzko aurkezpena egingo du gaur arratsaldeko 19:00etan, udal areto nagusian. «Euskara, kultura eta erretiratuen arloetan herrian dauden zenbait beharri eran-tzungo dio proiektuak», adierazi du Iosune Cousillas Kultura zinego-tziak.

Aurreproiektua Mendiburu 14 zenbakiaren eremuan kokatu du Udalak. «Herriaren erdigunean dagoelako, Doneztebe plazatik gertu», gaineratu du Cousillasek. «Hiru solairu ditu aurreproiektuak: beheko solairuan Kultur aretoa; 1. solairuan, Gazte Izanak elkartea, taberna eta terraza; 2. solairuan, Euskararen Etxea: Udalaren euskara saila; UEMA; Oiartzun irratia; Intxixu AEK eta Ttur-Ttur Euskaltzaleon bilgunea».

Erakusketa informatiboa

Gainera, hilaren 13tik 28ra bitarte erakusketa informatiboa zabalduko da udaletxeko areto nagusian. Horrez gain, hilaren 14, 18, 20 eta 26an azalpenak emango dira goizez (11:00-13:00) eta arratsaldez (18:30-20:30) erakusketan bertan.

«Iradokizunak eta proposamenak jasotzeko bidea ere jarri dugu: hilaren 13tik 28ra bitarte zuzenean udaletxean edota internetez www.oiar-tzun.eus webgunean edo ekarpenak@oiartzun.org helbidean», argitu du zinegotziak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos