Laiene Aranburuk Urruzuno saria jaso du

Aranburu sari banaketan.
Aranburu sari banaketan. / BAST.

'Zuri esker' poesiarekin lortu du saria Haurtzaro Ikastolako ikasleak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Laiene Aranburu Gorrotxategi oiartzuar gazteak herenegun jaso zuen Urruzuno saria bere familia eta irakaslea lagun zituela. Oso pozik agertu zen jasotzeko momentuan, maiatzean saria jaso zuela jakin zuenean bezain kontent.

2016-17ko txandan 20 ikasleren lanak saritu dituzte, prosa eta poesia kategorietan. Saridun horietako bat Haurtzaroko DBH 3. mailakoa da: Laiene Aranburu Gorrotxategi gaztea, B kategoriako poesian aipamena jaso duelarik.

'Urruzunotarrak gehituz' ekimena Eusko Jaurlaritzako Kultura, Hezkuntza eta Hizkuntza Politika sailak antolatzen duen lehiaketa da. Honela, gazteen artean euskarazko idazteko zaletasuna sustatzea dute helburu. Lehiaketa EAEn eta Nafarroan antolatzen da. Bi kategoria ditu; alde batetik, DBH 3-4. mailakoak; eta bestetik, Batxilergoko zein Erdi Mailako zikloetako ikasleak. Prosazko eta poesiazko lanak arukez daitezke. 2016-2017ko lehiaketan 20 ikasleren lanak saritu dituzte, prosa eta poesia kategorietan. Saritutako 20 ikasle horietan bat oiartzuarra dugu, Haurtzaro Ikastolako DBH3ko Laiene Aranburu Gorrotxategi, 'Zuri esker' poesia lanagatik.

'Zuri esker' poesiak gaixotasunei aurre egiteko metodorik onena bizitza topera bizitzea dela kontatzen digu. 50 bertsoz osatutako poesia da. Poesia berarekin Oiartzungo Prosa eta Poesia lehiaketa irabazi zuen 2016ko abenduan. Eta ziur, dagoeneko, aurtengo lehiaketarako ideiak buruan dituela idazle gazteak.

Fotos

Vídeos