Kuadrillategiko gazteak ostiralean zinera joango dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ostiral honetan, hilak 16, Oreretako Niessen zinemara joango dira Kuadrillategiko DBH 1. mailako gazteekin. Niesseneko sarreran elkartuko dira arratsaldeko 16:30etan eta saioa bertan amaituko da 20:00etan. Gazteek 3 euro ekartzeaz gain, aurreko saioan banatutako orria eraman beharko dute gurasoek firmatuta. Haurreko saiora joan ez eta orririk ez duen gazteak orri arrunt batean gurasoen baimena eraman dezake. Baimenik gabe ezin izango du zinera sartu. Horrenbestez, DBH 2ko gazteek ostiral honetan ez dute Kuadrillategiko saiorik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos