Kuadrillategiko gazteak ostiral honetan ere zinera joango dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den ostiralean, hilak 16, Kuadrillategik DBH1eko gazteak joan ziren zinemara. Aste honetan DBH 2koei tokatzen zaie. Oreretako Niessen zinemako sarreran elkartuko dira arratsaldeko 16:30ean eta saioa bertan amaituko da 20:00etan. Gazteek 3 euro eramateaz gain, aurreko saioan banatutako orria eraman beharko dute gurasoek firmatuta. Aurreko saiora joan ez eta orririk ez duen gazteak orri arrunt batean gurasoen baimena eraman dezake. Gazteek baimenik gabe ezin izango dute zinera sartu.

Horrenbestez, DBH lehenengo mailako gazteek ostiral honetan ez dute Kuadrillategiko saiorik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos