Kontxa Murgiaren omenaldiak herenegun hasi ziren

Kontxa Murgiaren omenezko poesia errezitaldia. / BASTEROBERRI
Kontxa Murgiaren omenezko poesia errezitaldia. / BASTEROBERRI

Bihar goizean izango da ekitaldi nagusia

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Kontxa Murgia ia kasualitatez jaio zen Oiartzunen 1806an, bere aita organista izaki Oiartzunen plaza atera zitzaion. Baina, handik urte gutxira alde egin zuen. Gerora, Gerra Karlistak medio familia osoa Galiziara joan zen. Kontxa bertan geratu zen, ezkondu eta seme-alabak izan baitzituen. Kontxa Murgia famatua bada, bere semeagatik da. Manuel Martinez Murgia, semea Galiziako pizkundearen eta Galego hizkuntzaren akademiaren sortzaile eta bultzatzaile sutsua izan baitzen. Horrez gain, semea Rosalia de Castro idazle eta poeta ezagunarekin ezkondu zen. Kontxa Murgia 1854an hil zen Santiago Compostelan.

Bere omenezko ekitaldiak

Kontxa Murgia zena omentzeko elkartu dira aurten ere Udala, Trintxerpeko Fato Cultural Daniel Castelao eta Donostiako Galiziako Etxea. Kontxa Murgiaren omenaldi ofiziala hilaren 10ean, bihar, izango da, bere jaiotetxean: gaur egun Manuel Lekuona biblioteka den horretan eguerdiko 12:00etan.

Aurten aste barruan ere izan dira ekitaldiak. Asteazkenean, Galiziako eta Euskal Herriko poemen errezitaldia izan zen, Xose Estevez eta Antton Kazabonen ahotsean Ibargain Musika Eskolako musikariek lagunduta: Edurne Saizar, Oihane Mitxelena eta Haizea Lekuona.

Sitio distinto, Galiziatik Euskal Herrira etorritako migrazioari buruzko dokumentala ikusteko aukera ere izango da. Iaz Davide Cabaleiro zuzendariak proiektua azaldu zuen atzo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos