'Konpromisotik a(d/r)itzera' egitasmoa

'Konpromisotik a(d/r)itzera' egitasmoaren aurkezpena. /  BASTEROBERRI
'Konpromisotik a(d/r)itzera' egitasmoaren aurkezpena. / BASTEROBERRI

Bihar 19:00etan Done Eztebe plazan argazkia

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Ezagunak dira Euskal Herriko hainbat herritan euskararen erabilera sustatzeko egin diren ahobizi eta belarriprest egitasmoak. Horren haritik datorkigu Oiartzuna Konpromisotik ad/ritzera. Leloa sortzeko hitz joko bat sortu dute: Oiartzunen esaten dugun aittuk esanahi bat baino gehiago dituela aprobetxatu dute. Hau da, aittu hitzak batetik aditu, entzun adieraz dezake. Bestetik, aritu ere esan nahi dut. Badu hirugarren esan nahi bat ere, baina ez du hitz jokorako balio.

Beraz, bi esanahi horiek egoki-egokiak suertatu ziren egitasmorako. Honenbestez, herritarren artean euskaraz aritzeko gai direnek, euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko dute. Aldiz, aritzeko ez baina aditzeko gai direnek, aditzeko konpromisoa hartuko dute.

Horrela bada, egitasmoa herrira zabaltzeko bihar arratsaldeko 19:00etan Done Eztebe plazara hurbiltzeko deia egin nahi diete antolatzaileek herritarrei argazki erraldoi bat ateratzeko.

Argazkirako ahal duenak kanpainako koloreko kamisetekin joateko eskatu dute: horia, laranja, berde argia...

Fotos

Vídeos