Kiroletik izan da asteburuan

Areto futbolean herriko taldeen arteko partida jokatu zen./
Areto futbolean herriko taldeen arteko partida jokatu zen.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Asteburuan Oiartzungo kirol taldeek hainbat eta hainbat partida jokatu dituzte; futbolean zein pilotan. Baina, dudarik gabe, herriko bi talderen arteko areto futboleko partidak zeresana eman du herrian.

Power Rangers taldea eta Miren taberna taldea elkarren aurka aritu ziren. Bi taldeak oiartzuarrak izanik, herritar andana bertaratu zen Elorsoro kiroldegian jokatu zen partidara. Larunbata arratsaldean izan zen partida, 18:15ean. Partida bizia izan zen, areto futbolean izan ohi den moduan. Gol aukera asko izan zituzten biek ala biek. Azkenean, Miren taberna gailendu zen 4 golekin, Power Rangersek 2 besterik ez zituzten sareratu. OKEko areto futboleko taldeak, berriz, Iurre tabernaren kontra jokatu zuen; 4-5 irabaztea lortu zuten.

Belar gaineko futbola

Belar gaineko futbolean ez zen derbirik izan. Emakumezkoen talde gorenak; Bigarren Mailako OKEko taldeak garaipena lortu zuen Añorgaren kontra etxean. Eta gizonezkoen Ohorezko Erregionaleko taldeak bana berdindu zuen Aretxabaletaren zelaian. Bigarren Mailako emakumezkoen partida gogorra izan zen, gainera, zelaia ez zegoen bere onenean; nahiz eta bertakoentzako onuragarria izan zitekeen. Euri asko egin zuen asteburuan eta belarrezko zelaia guztiz lokaztua zegoen. Honek etxekoen alde egin zuen, baloiaren kontrolik handiena oiartzuarrek izan baitzuten. Hala eta guztiz ere, oiar-tzuarrak despistatu orduko añorgarrak erasorako prest zeuden. Bigarren zatira arte itxaron behar izan zen Ugaldetxon Esti Bajoren gola ikusteko. Honenbestez, 1-0 irabazi zioten Añorgari eta hiru puntuak etxean gelditu ziren.

Neskekin jarraituz, Euskal Ligako neskak Hernaniri irabazi zioten 1-4 Hernaniko zelaian. Territorialeko neskak, berriz, Touringen aurka galdu zuten 1-4. Ohorezko neska kadeteak 4-0 Anaitasunaren kontra. Neska kadeteek Touringen aurka galdu zuten Fanderiako zelaian 4-1. Haur-8 kategoriako neskak 1-0 galdu zuten Astigarragan. Alebinek 5-1 galdu zuten Hondarribiaren kontra.

Gizonezkoen talde gorena, Ohorezko Erregionaleko taldea, Aretxabaletan izan da asteburuan. Bana berdindu zuten, Josu Iribarrenen golari esker. Ez zen partida gogorra izan oiartzuarrek Aretxabaletan jokatutako, baloiaren kontrola oiartzuarrena zen. Aretxabaletarrak baloia hartu eta jaurtiketa luzeak egiten zituzten aurrelaria bilatu eta gola sarera-tzeko asmotan. Joko bizia jarri zuten oiartzuarrek, jokaldi politak tarteko. Horrela bada, erraz hartu zieten aurre etxekoei 1 eta hutsekoarekin. Baina, aretxabaletarrek aukera batean berdintzea lortu zuten. Ezin izan zuten markagailua irauli oiartzuarrek, aukerak izan bazituzten ere. Eta ezinbestean, puntu banarekin bukatu zuten partida.

Mutilen taldeekin segituz, preferenteek hiruna berdindu zuten Vasconiaren zelaian. Ohorezko gazteek ere berdinketa, 3-3 Astigarragaren kontra. Lehenengo gazteek Oreretako kafea taldearen kontra galdu zuten, 2-0. Ohorezko kadeteek astigarragarren kontra 5-3 galdu zuten. Lehenengo gazteek ere Oreretako kafea taldearen kontra porrota, 5-1. Ohorezko haurrek Touringen kontra galdu zuten, 3 eta 2. Lehenego haurrek 1 eta 8 galdu zuten Kostkasen kontra. Haur txikienek Dumboaren kontra 4-0 galdu zuten.

Pilotariak ere gogor aritu dira

OKEko futbolariez gain, Oiarpeko pilotariak ere gogor aritu dira asteburuon. Gartzarongo txapelketako finalak jokatu dituzte Oiarpeko pilotariek. Asteburu honetan Oiarpeko Ekain Sein eta Xabier Aburuza txapeldun geratu dira Gartzarongo txapelketan infantil maila. Jubenil mailan, berriz, Ekain Etxeberria txapeldunorde geratu da Uribe gasteiztarra bikote zuela. Sein eta Aburuza pilotari gazteak Orozkoko Arbaiza eta Olaizola pilotarien kontra aritu ziren Gartzarongo finalean. Infantil mailan, ohi bezala, hemezortzira jokatu zituzten partidak. Oiartzungo bikoteak 13 tantoan utzi zuen Orozkoko bikotea.

Fotos

Vídeos