Kirol Astean jarduera teorikoak eta praktikoak uztartuko dira

Udal ordezkariak eta egitarauan parte hartuko duten zenbait eragiletako ordezkariak. /  BASTEROBERRI
Udal ordezkariak eta egitarauan parte hartuko duten zenbait eragiletako ordezkariak. / BASTEROBERRI

Hilaren 10etik 17ra izango da eta Artaso Elkarteak jasoko du aurten Kirol Saria

BASTEROBERRI OIARTUZN.

Oiartzungo III. Kirol Astea hilaren 10etik 17ra izango da. Aurten, asteburuetara luzatu da, jardunaldi praktiko gehiago egiteko aukera izan dadin. Aurtengoan, BTT, raketista, mendia, bizikleta... ezagu-tzeko eta beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera izango dugu. Horretarako, herriko kirol-eragileekin elkarlana zuzena: OTXE; Intxixu Trail, Tximeleta, Haurtzaro Atletismo Taldea; Abaraxka ludoteka; Girizia Mendi Taldea; Haurtzaro Mendi Taldea; BQXport; Kuadrillategi.

Kirol Astearen baitan, hirugarrenez Kirol Saria banatuko da. Aurten, Karrikako Artaso Elkarteak jasoko du, xanistebanetan auzoen arteko sokatira txapelketa herrikoia antolatzen daramatzan urte guztien errekonozimendu gisa. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE) herritarrek egindako proposamenen artean, Artaso saritzea erabaki du.

Martxoak 10, larunbata: 09:00-13:00: Eskola Kirolako jardunaldia: BTT; 16:00: Eskola Pilota: Xistera probaketa (Haurtzaro ikastolako pilotalekuan); 16:30: BTT proba Txaran; 17:00: An-tzinako eta gaur egungo jolasak, familientza, Doneztebe plazan.

Martxoak 11, igandea: 08:30: Eskolarteko XXXI. Mendi Ibilaldia Neurtua (izena martxoaren 8a baino lehen eman behar da girizimendi@gmail.com-en).

Martxoak 12, astelehena: 08:15: Igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 10:00: Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbi-tzuaren aurkezpena, kiroldegian; 13:30-20:45: Ciclo indoor proba-tzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 15:00: Elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboaren inguruko kafe-tertulia, gurasoentzat, Abaraxka ludotekan. -Eskola Pilota Txapelketako hasiera, Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan.

Martxoak 13, asteartea: 08:15: Igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 11:00/17:00: Zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean; 13:30/15:45: Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 18:00: Hip-hop erakustaldia, Kon-tzejupean; 19:00: Ameriketan bizikletan emanaldia, Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.

Martxoak 14, asteazkena: 13:30-20:45: Ciclo indor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 16:45: Gimnasia akrobatiko erakustaldia, Kontzejupean; 17:00: Bizikleta mekanika eta ginkana, Beheko Plazan; 18:00: Mendi buelta korrika, LH 3tik DBH 2. mailako haurren-tzat, Haurtzaro Ikastolatik; 19:00: Raketistak lehen eta orain dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua, udaletxeko areto nagusian.

Martxoak 15, osteguna: 11:00-17:00: Zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean; 13:30-15:45: Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian; 18:00: ZumbaKids saioa, Doneztebe plazan; 19:00: Everesteko gailurra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko saiakerei buruzko hitzaldia Alex Txikonekin, udaletxeko areto nagusian.

Martxoak 16, ostirala: 18:00: Herri kirol jardunaldia, Doneztebe plazan; 20:00: III. Kirol Sariaren ekitaldia eta Oiartzungo kirolarien mahai (Artaso Elkartea -sokatira-, Egoa Alvarado -crossfit-, Oiarpe -pilota- eta Jon Otegi -sega-).

Martxoak 17, larunbata: 09:00: Mendian korrika ibilbidea, Uztapide plazatik; 16:00: Palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako finalak, Haur-tzaro Ikastolako pilotalekuan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos