Kirol astea martxan larunbatera arte

Gipuzkoako emakume raqketisten irudia. /  DV
Gipuzkoako emakume raqketisten irudia. / DV

'Ameriketan bizikletan' emanaldia izan zen atzo ilunabarrean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo goizetik ilunabarrera arteko ekintzak izan ziren. Hasteko, goizeko 8:15ean igeriketa probatzeko ate irekiak izan ziren Elorsoro kiroldegian. 11:00etan eta 17:00etan Zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra izan zen Txara parkean. 13:30ean eta 15:45ean Ciclo indoor probatzeko ate irekiak egin zituzten Elorsoro kiroldegian. 18:00etan Hip-hop erakustaldia izan zen Kon-tzejupean. Ekitaldi nagusia, berriz, 19:00etan izan zen: Ameriketan bizikletan emanaldia. Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.

Raketisten dokumentala

III. Kirol astea dela eta gaurko ere egitarau zabala proposatu dute. 13:30ean eta 20:45ean Ciclo indor probatzeko ate irekiak izango dira, Elorsoro kiroldegian. 16:45ean, berriz, gimnasia akrobatiko erakustaldia, Kontzejupean. Arratsaldeko 15:00etan Elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboa kafe tertulia izango da Abaraxka ludotekan. 17:00etan bizikleta mekanika eta ginkana, Beheko Plazan. 18:00etan mendi buelta korrika, LH 3tik DBH 2. mailako haurrentzat, Haurtzaro Ikastolatik. Ilunabarreko 19:00etan Raketistak lehen eta orain bi oiartzuarrek egindako dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua izango da, udaletxeko areto nagusian.

Bihar, Alex Txikon

Goizeko 11:00etan hasikodira Kirol Astearen baitan antolatuko ekintzak bihar. Goizeko 11:00etan eta 17:00etan zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra izango da Txara parkean. Eguerdiko 13:30etan eta 15:45etan Ciclo indoor probatzeko ate irekiak egingo dituzte Elorsoro kiroldegian. Arratsaldeko 18:00etan ZumbaKids, haurrentzako zunba saioa, izango da Doneztebe plazan. Ordu b Ilunabarreko 19:00etan Everesteko gailurra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko saiakerei buruzko hitzaldia izango da Alex Txikonekin udaletxeko areto nagusian Girizia Mendi Taldearen eskutik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos