'Killirikupe' taldeak ikastaroa antolatu du emakumeentzat

BASTEROBERRI OIARTZUN.

'Killirikupe' berdintasunaren aldeko emakumeen taldeak aurten ere emakumeen-tzat ikastaroa antolatu du. «Gaur egun bizi dugun mundu aldakor honetan, emakumearen nortasuna eta izaera aztertu eta jorratuko dugu, psikologiaren ikuspuntutik baliaturik», argitu dute antolatzaileek. «Ikastaro horrekin lortu nahi dena da emakumeak bere buruarekiko kontzientzia hartzea, berdintasun harremanetara iritsi eta askatasun bidean jartzea», zehaztu dute. Antolatzaileek adierazi dutenez, Xanistebanetan banatu zituzten beren saioen azalpen-orri guztiak. Azalpen orri horietan akats bat omen dago. Azalpen-orriak elebitan atera zituzten, euskarazko aldean hilaren 18an hasiko zirela jartzen du. Gaztelaniazko zatian, berriz, hilaren 28an. Nahasketa sortu zitekeela ikusirik, Killirikupek antolatutako saioak hilaren 28an hasten direla argitu nahi izan dute.

Fotos

Vídeos