Kenpo Kain eta Auntxa trikitixa eskolan izen emateko epea ireki da

Kenpo Kaiko bi ikasle./
Kenpo Kaiko bi ikasle.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Kenpo Kai Honbu taldeak, Auntxa trikitixa eskolan eta Ibargain musika eskolak 2017/2018 ikasturteko izen emate epea ireki dute. Kenpo Kai arte martzial efikaz hau probatu ahal izateko aukera izango da aurten ere Oiartzunen. 30 urte baino gehiago daramatza Kenpo Kai-ak oiartzunen, familia ugarik probatu eta praktikatu dute. Edozein adinekin apuntatzeko aukera dago. Izen ematea 3 modutan egin daiteke: e-mail bidez (oiartzun@kenpokai.eu), mugikorrez (608934420), edo Elorsoro kiroldegian bertan, astearte eta ostegunetan 13:00tatik 14:00tara (Helduak) eta 17:00tatik 21:45tara (Haur eta Helduak).

Auntxa trikitixa eskola

Auntxa trikitixa eskolan trikitixa eta panderoa ikasteko aukera izango da. Elizalde Herri Eskolan izango dira klaseak, 5-6 urteko haurrengandik hasi eta gaztetxo zein helduek ere izen eman dezakete. Astean ordubeteko klase bat izaten da, nahiz eta, urtean zehar taldekako saioak ere izaten diren emanaldi bereziak prestatzeko.

Informazioa gehiagorako edo izen-emateko Elizalde Herri Eskolan egoten gara Astearte arratsaldetan edo deitu honako telefono zenbaki hauetako batera:943 618839 edo 615790510.

Ibargain musika eskola

Horrez gain, Ibargain musika eskolak ere hasi du bere ikasturtea. Atzo, hilak 7, instrumentu ordutegien banaketa izan zen. Eta astelehenean, hilak 11, hasiko dituzte eskolak. Aurten gainera eskaintza berezi batekin datozkigu, Ibargaingo eraikinera joan gabe 4-7 urte bitartekoentzat eskolak emango dituzte Elizalde Herri eskolan astelehen eguerdietan.

Fotos

Vídeos