Karrikako asfaltatze lanak aste honetan bukatuko dira

Asfaltatze lanengatik, trafikoan aldaketak izango dira Karrika auzoan./
Asfaltatze lanengatik, trafikoan aldaketak izango dira Karrika auzoan.

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Karrika auzoko bidea zabaltzeko eta oinezkoentzako eremu seguruak sortzeko lanak azken fasean sartu direla adierazi du Udalak. «Aste honetan egingo dira azken lanak eta horrela, proiektua bukatutzat emango da», aditzera eman du Iñaki Pikabea hirigintza zinegotziak.

«Ostegunera bitarte, asfaltatze lanak egingo dira. Gaur, Beheko Errotako aparkalekutik plaza arteko bidea moztuta egongo da. Plaza inguruko bizilagunek ibilgailuak Beheko Errotako aparkalekuan utzi beharko dituzte egun osoan», gaineratu du. «Asteazkenean eta ostegunean (ekainak 6 eta 7), berriz, Larraldapatik itxiko da bidea (auzoko sarreratik). Egun horietan, auzotar guztiek larrialdi irteeratik ibili beharko dute eta Artaso elkartearen inguruan aparkatu. Hori dela eta, autoa ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatu nahi da. Azkenik, eguraldiak laguntzen badu, ostiral honetan (hilak 8) margoketa lanak egingo dira. Egun horretan, auzoko bidea irekita egongo da», erantsi du. Aste guztian «oinezkoentzako bidea moldatuko da. Gainera, bidegorritik Errotara arteko bidea ere erabili ahal izango da plazara heltzeko», azpimarratu du Pikabeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos