'Kantu Kantari' ekimena eta bazkari irekia xanistebanetan

GOIZARIN OIARTZUN.

Urtero legez, Lartaun Abesbatzak «Kantu Kantari» ekimena antolatu du aurtengo xanistebanetan. Abuztuaren 5ean kantuz jantziko dituzte Doneztebe plaza inguruko bazterrak, 12:30ean abiatuta.

Eta kantu kantari ibili ondoren, Lartaungo kideak Ergoien auzoko Tolare jatetxera joango dira bazkari legea egitera. “Herritarrak ere animatu nahi ditugu gurekin batera etor daitezen”, adierazi dute Abesbatzako lagunek. Bertaratzeko gonbidapena luzatuta dago, hortaz. Bazkarira etorri nahi izanez gero, izena eman behar da uztailaren 28a baino lehen zenbaki honetara deituz: 656 789 308 (Martin).

Fotos

Vídeos