Kaldereroz jantzi zen ilunabarrean Oiartzun

Arratsalde-ilunabar aldera arte atsedena izan zen herrian, kaldereroak azaldu ziren arte. / BASTEROBERRI
Arratsalde-ilunabar aldera arte atsedena izan zen herrian, kaldereroak azaldu ziren arte. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Goiz goizetik hasi ziren ospakizunarekin Oiartzunen. Goizeko 11:30ean hasi eta 13:00ak arte puzgarriak eta haur-jolasak izan ziren Done Eztebe plazan ume ororentzat. 11:30ean, aldi berean, Udaletxeko areto nagusian Inude eta Artzain nagusiei beren bandak jarri zitzaizkien. Horretarako, Josune Cousillas zinegotzia eta pasa den urteko Inude eta Artzain nagusiak, Lide Romero eta Oier Elgeta, gerturatu ziren. 15 minutu baino gehiago ez zituen iraun ekitaldiak. 2018ko bi protagonistak ilusioz eta gogoz hartu zuten aurtengo inude eta ar-tzain nagusi izateko erronka.

Arratsalde-ilunabar aldera arte atsedena izan zen herrian. Baina, 18:45ean kaldereroak azaldu ziren eta bertan behera geratu zen bakea. Kaldereroen desfilea 18:45ean atera zen Aialde kaletik abiatu zen. Makina bat haur eta heldu mozorroturik eta beren zartagin, eltze eta abarrekin txapa soinua ateratzen eta beren errituak egiten. Herrian zehar ibili ziren, kale guztiak antzalda-tzen.

Aialde kaletik abiatu eta Done Eztebe plazara joan ziren, bertan ijitoen kanpamentua ezarri zuten, ezkontza bat ere lekukotu zuten eta beren kantu alaiekin poztu zuten ingurua. Plazatik Putxutxoerrekan barrena Euskal Herria plazara joan ziren, eta handik hasierako puntu berean bukatu zuten ibilbidea.

Jai giro ederra jarri zuten herrian. Jendearen ikusmira piztu zuten eta jende andan hurbildu zen kaldereroak ikustera. Ez zen eguneko azken ekitaldia izan, gaueko 20:45ean zerra musikalaren kontzertua izan baitzen Udaletxeko pleno aretoan. Inguru hauetan sekula entzun gabeko instrumentua. Herritarrengan jakin-mina sortu zuen. Zerra batekin egindako musikaz gozatzeko aukera izan zen atzo Oiartzunen, 45 minutu inguruko kontzertua eskaini zuen Adriano musikariak.

Gaur inude eta artzainak

Inude eta artzainek garai batean menditik jaisten ziren artzainek eta hiriko inudeek elkarren artean neskatan edo mutiletan nola egiten zuten irudikatzen dute. Euskal Herriko herri askotan ospatzen den ohitura da honakoa. Oro har, Inauterien aurreko asteburuan ospatzen badira ere, Oiartzunen beranduago ospatu ohi dira. Besteak beste, Oiar-tzunen Inauterien aurreko asteburuan Ihoteak ospatzen ditugulako.

Hori dela eta, Oiartzunen gaur eguerdi aldera ospatuko dira inude eta artzainak. Hala eta guztiz ere, goiz-goizetik herriko txistulariek eta Auntxa trikitxa taldekoek diana egingo dute herrian zehar.

Festa nagusia eguerdiko 11:45ean abiatuko da. Aialde kaletik abiatuko dira, Ibargain musika eskola paretik. Done Eztebe plazan izango dute hurrengo zita, bertan dantza nagusiak dantzatuko dituzte. Ondoren, Landetxe plazara joango dira eta handik Madalensorora. Madalensorotik berriro ere Done Eztebe plazara igoko dira.

Plazan daudela, 13:15 aldean udaletxera igoko dira eta banderaren igoera egingo dute. Honen ostean, udaletxeko balkoitik hitz batzuk eskainiko dizkiote parte hartu duten guztiei bai Josune Cousillas kultura zinegotziak, bai Aiora Aginaga Inude nagusiak eta baita Oihan Eskudero Artzain nagusiak ere. Honekin festa bukatutzat emango da.

Festa hau antolatzeko herriko elkarte ezberdinen elkarlana behar beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek. Besteak beste, erraldoien konpartsak, Elizalde Herri Eskolak, Haurtzaro Ikastolak, Auntxa Trikitixa eskolak, Ibargain Musika eskolak, eta beste hainbat norbanakok parte hartzen baitute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos