Kaldereroak, artzain eta inudeak asteburu honetan

Gogotsu ateratzen dira urtero artzain eta inudeak egiten den desfilean.
/GOIZARIN
Gogotsu ateratzen dira urtero artzain eta inudeak egiten den desfilean. / GOIZARIN

Larunbatean kaldereroak eta igandean inude eta artzainak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Flauta Taldeak 2003tik antolatzen du festa hau. Festan, Oiartzungo Flauta Taldeko kideez gain, herriko eragile askok parte hartzen dute: Elizalde eta Haurtzaro Dantza Taldeek; danborradak; Erraldoien Konpartsak; Ibargain Musika Eskolak; Ttak-ek; Auntxa Trikitixa Eskolak eta Lartaungo txistulariek.

Oiartzungo Flauta Taldeak festa hau antolatzen egiten duen lana errekonozitu nahi du Udalak eta herritarrak parte hartzera animatu, ikusle moduan ez ezik, parte-har-tzeko aukera gehiago ere badaudelako. Parte hartzeko, gainera, ez da aurrez izena eman beharrik ezta entsegurik; antolatzaileek jendea azaltzea nahi dute. Jendea egunean bertan azaltzearekin aski da, arropa eta osagarri egokiekin. Ongi pasatzeko gogoa besterik ez dute eska-tzen.

Kaldereroak bihar, larunbata
11
30: Artzain eta Inude Nagusiei banda jartzea, iazko Artzain eta Inude Nagusien eskutik, udaletxeko areto nagusian.
11
30-13:00: Haur jolasak eta puzgarriak, Doneztebe plazan.
18
45: Kaldereroen konpartsaren irteera, Aialde kaletik.
20
45: Zerra musikalaren kon-tzertua, udaletxean.
Artzain eta Inudeak igandean
09
00: Txistularien eta trikitilarien diana.
11
15: Artzain eta Inudeen desfilea (Aialde plaza-Doneztebe plaza-Landetxe plaza-Madalensoro).

Aipagarria, gainera, zerra musikalaren kontzertua. Sekula inguru hauetan ikusi ez den instrumentua. Adriano izenez ezaguna den musikaria etorriko da, espresuki, Oiar-tzuna. Madrilen ari baita kontzertuak eskaintzen. Maila handiko musikaria eta zerra batekin musika egiteko gai. Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero izango dira aurtengo Inude eta Artzain Nagusiak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos