Kaldereroak eta, Artzain eta Inudeak otsaileko azkeneko asteburuan ospatuko dira

Jose Luis Saizar, Iñaki Gurruchaga eta Josune Cousillas. Behean, Oihan Eskudero eta Aiora Aginaga. /  BASTEROBERRI
Jose Luis Saizar, Iñaki Gurruchaga eta Josune Cousillas. Behean, Oihan Eskudero eta Aiora Aginaga. / BASTEROBERRI

Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero izango dira aurten Inude eta Artzain Nagusiak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak eta Oiartzungo Flauta Taldeak kaldereroen konpartsa eta, Artzain eta Inudeen festa aurkeztu dute elkarrekin. Josune Cousillas Kultura zinegotziak, Iñaki Gurruchaga Flauta Taldeko zuzendariak, Jose Luis Saizar lehendakariak eta, Aiora Aginaga eta Oihan Eskudero aurtengo Inude eta Artzain Nagusiek elkarrekin aurkeztu dute ekimena.

Oiartzungo Flauta Taldeak 2003tik antolatzen du festa hau. Festan, Oiartzungo Flauta Taldeko kideez gain, herriko eragile askok parte hartzen dute: Elizalde eta Haurtzaro Dantza Taldeek; danborradak; Erraldoien Konpartsak; Ibargain Musika Eskolak; Ttak-ek; Auntxa Trikitixa Eskolak eta Lartaungo txistulariek. Oiartzungo Flauta Taldeak festa hau antolatzen egiten duen lana errekonozitu nahi du Udalak eta herritarrak parte hartzera animatu, ikusle moduan ez ezik, parte-hartzeko aukera gehiago ere badaudelako.

Egitaraua

Goizeko 11:30ean hasiko da kalderero eguneko egitaraua. Ordu horretan Artzain eta Inude Nagusiei banda jartzea, iazko Artzain eta Inude Nagusien eskutik, udaletxeko areto nagusian. 11:30etik 13:00etara Haur jolasak, Doneztebe plazan. 18:45: Kaldereroen konpartsaren irteera, Aialde kaletik. 20:45: Zerra musikalaren kontzertua, udaletxeko areto nagusian. Hurrengo egunean, goizeko 9etan txistularien eta trikitilarien diana izango da. 11:15ean, Artzain eta Inudeen desfilea (Aialde plaza-Doneztebe plaza-Landetxe plaza-Madalensoro).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos