'Junts' lelopean elkartu ziren

Gure Esku Dagok deituta elkarretaratzea izan zen asteartean

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun, hilak 17, Oiartzungo Done Eztebe plazan Gure Esku Dago egitasmoak deituta eta ELA, LAB, EAJ, EH bildu eta Ernai-ren babesarekin elkarretaratzea izan zen. Hamarnaka, hogeinaka herritar hurbildu ziren Katalunian gertatzen ari dena sala-tzeko, eta bide batez, kataluniarrei babesa adierazteko.

Azken egunotan Katalunian izan diren atxiloketa politikoen aurrean Euskal Herriko herrietan herenegun elkarretaratzea deitu zuen Gure Esku Dagok. Oiartzunen ere izan zen beraz, Jordi Cuixart Omnium Cultareleko presidentea eta Jordi Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko lehendakariaren atxiloketen aurrean elkarretaratzea. Oiartzungo Done Eztebe plazan 'Estem amb vosaltres', 'junts' eta 'Elkarrekin' bezalako mezuak en-tzun ziren.

Fotos

Vídeos