Jendetza bertaratu zen doluari buruzko hitzaldira

Aingeru Oiartzabal doluari buruzko hitzaldian. /  BASTEROBERRI
Aingeru Oiartzabal doluari buruzko hitzaldian. / BASTEROBERRI

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun izan zen Aingeru Oiartzabalen oiartzuarraren eskutik doluari buruzko hitzaldia. Arratsaldeko 19:00etan izan Manuel Lekuona bibliotekan. Jendetza azaldu zen, zahar eta gazte; gazte asko izan zirela azpimarratu zuten bertaratu zirenek.

Doluari buruzko ikuspegia erakutsi zuen osasun psikologoak. Batetik, dolu guztiak ezberdinak direla adierazi zuen, pertsona bakoitza ezberdina den heinean ezberdin bizi duelako. Eta bakoitzaren harremana dolua pasatzen ari den pertsona horrekiko ere ezberdina izan daitekeelako.

Hala eta guztiz ere, garbi utzi nahi izan zuen dolua ez dela bakarrik heriotzarekiko gertatzen. Dolua bizitzako aldaketek ere sorraraz dezakete; hala nola, lanaren galerak, bikote harreman baten haustura, luzerako bidaiak ... Haurrek ere dolua bizitzeak duen garrantziaz hitz egin zuen, alde batera uzteko ohitura dago gure gizartean. Baina, haurrei ere galera hori eramaten erakutsi behar zaiela zioen Aingeru Oiartzabalek. Azken finean, dolua pasa egin behar den gauza bat da, prozesu bat da. Ez da pertsona hori ahaztea, hutsune edo falta horrekin bizitzen ikastea baizik.

Fotos

Vídeos