26 jatetxek parte hartuko dute 'Euskara saltsan' egitasmoan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Jatetxeetan euskararen presentzia gehitu eta normalizatzea du helburua aurten Oarsoaldeko Euskara Batzordetik martxan jarri den Euskara saltsan egitasmoak. Oiartzunen, 26 jatetxek bat egin dute egitasmoarekin. Euren janari-eskaintza euskaraz eskaintzen dute dagoeneko eta, udazkenean, bezeroen artean 50 euroko sei sari zozkatuko dituzte (kontsumitutako jatetxean bertan gastatzeko). Era berean, eskualdeko lau herrietan zozketan parte hartzen duten bezeroen artean Iturriotzko Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua zozkatuko da.

Hauek dira Oiartzunen parte hartzen ari diren jatetxeak: Irundarrene, Altzibar; Alhambra, Arragua; Amazkar, Gazte Izanak, Joxixionia, Kabitxo, Laia eta Tolaita, Elizalden; Arritxulo, Fortaleza, Iriberri, Kapeo, Olaizola, Pikoketa eta Tolare, Ergoien; Malkorra eta Toki Alai, Gurutze; Gure Txoko eta Zuberoa, Iturriotz; eta Aristi, Bikain, Esnoiz, Intxixu, Ordo-zelai, Tartalo eta Toki Ona, Ugaldetxo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos