Iturriozko gazteek banatu dute Santiyutako egitaraua

Iturriotzen talde polita elkartu zen larunbatean. / GOIZARIN
Iturriotzen talde polita elkartu zen larunbatean. / GOIZARIN

GOIZARIN OIARTZUN.

Pasa den larunbatean, Iturriozko gazteek Santiyuk 2017 festetako egitaraua banatu zuten auzoan barrena. Auzoko gazteak eta haurrak elkartu ziren Festa Batzordeko kideekin batera, eta hiru taldetan banatu ziren. Horietako bi auzoko baserrie- tara joan ziren aurtengo festen berri emanez. Hirugarren taldea, berriz, auzoko etxe guneaz arduratu zen. Programa banatzearekin batera dirua bildu zuten, festa ederrak antolatu ahal izateko. Iturriotzeko festak, hilaren 24an hasi eta 31n amaituko dira. Gazteak, gero, Iturri-berri elkartean bildu ziren eta bazkari legea egin zuten, armonia ederrean.

Fotos

Vídeos