Iturriotz auzoko festak, ederki pasatzeko egunak

Dantzariak ikuskizun polita eskaintzen.
Dantzariak ikuskizun polita eskaintzen.

'Lertxuna' altxatzearekin batera zabalduko da bihar jai giroa 19:00etan; sei egunez luzatuko dira aurtengo festak

GOIZARINOIARTZUN.

Iturriotz auzoko Santiyuk hasiko dira bihar arratsaldean, aurtengo festetarako plazaratu duten egitarauaren baitan. Hala, arratsaldeko 19:00etan, 'Lertxuna' altxatuz emango diete hasiera. Jarraian, auzoko dantzariek hartuko dute parte euskal dantzak eskainiz lertxunaren aurrean. Eta segidan, txistulariak Oiartzungo Buruhandiekin batera auzoan barrena ibiliko dira, ttun-ttun doinuak zabalduz.

Azkenik, festei hasiera ona emateko auzo-afaria izango da; horretarako jatekoa norberak etxetik ekarri beharko du. Batzordeak tokia eta giroa jarriko ditu, ezbairik gabe. Eta lehen egunari amaiera emateko, gaueko 22:00etan, Truk txapelketa izango da Iturri-berri elkartean. Herri kirolak eta kronoeskalada mundiala, asteartean

Datorren asteartean, hilak 25, Santiyo eguna ospatuko dute Iturriotzen. Goiz erestia, meza eta herri kirolak ez dira faltako goiz partean. Arratsaldean, berriz, Iturriotzko XXVII. Kronoeskalada mundiala, 3-15 urteko haur eta gaztetxoentzat. Segidan, Artzain txakur lehiaketa. Ogitartekoak ere izango dira bertan afaldu nahi dutenentzat. Eta gauean musika emanaldi aparta, Ane Badiola, Alazne Odriozola eta Joxe Leon Kazabon oiartzuarrekin.

Aurten ere izango dira nobedadeak Iturriotz auzoko festetan. «Tio Teronen semeak etorriko dira eta dantzaldi bikaina eskainiko dute, hilaren 30ean», adierazi dute Festa Batzordeko kideek. Bestalde, bertsolariek eta antzerki musikatua ere izango dira, baita Mirari Martiarena oiartzuarrak eskainiko duen monologoa ere.

Fotos

Vídeos