2-1 irabazi zuen OKE mutilen Ohorezko Erregionaleko taldeak

OKEko Ohorezko Erregionaleko mutilak. /  BASTEROBERRI
OKEko Ohorezko Erregionaleko mutilak. / BASTEROBERRI

Larunbatean 16:30ean izan zen partida Karla Lekuona zelaian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Real Union talde irundarraren aurka jokatu zuten oiartzuarrek partida. Poliki hasi zen partida, bi taldeei partidan sartzea kosta zitzaien. Baina, lehen zatiak aurrera egin ahala aukerak handiagotuz joan ziren bertako taldearentzat.

Azkenean, lehen zatiaren erdialdean korner batean Eñaut Loperenak baloia sareratzea lortu zuen. Atsedenera 1-0eko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatia ere gogor hasi zuten oiartzuarrek, hasi eta agudo Ander Aranburuk bigarren gola sartu zuen. Partida bukatzen ari zela, ordea, irundarrek atearen inguruan aukera aprobetxatu eta 2-1ekoa lortu zuten. Halere, oiartzuarrek lortu zituzten hiru puntuak.

OKEko gainerako taldeek ere izan dituzte partidak asteburuan. Euskal Neskek Bizkerre taldearen kontra galdu egin zuten 1 eta 0. Kadeteek 3 eta 2 irabazi zuten Billabonaren aurka. Gazteek Oreretako Kafea taldearen kontra 2 eta 0 irabazi zuten.

Ohorezko Gazteek 0 eta 6 irabazi zuten Usurbilen aurka. Erregionaleko taldeak, berriz, 1-4 galdu zuen Urnietaren aurka. Bigarren Mailako neskek atsedena izan duten asteburuon, datorren igandean eguerdiko 12:00an Pauldarrak taldearen aurka jokatuko du Karla Lekuona zelaian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos