Iparralde etorbidean aparkalekuak antolatzeko lanak hasi dira

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Iparralde etorbidea eta Legarrea txukundu eta irisgarritasuna hobetzeko lanak hasiko dira gaur. Lanen aurreikuspena hiru hilabete eta erdikoa da eta, 284.606 euroko inbertsioa egingo du Udalak bi eremu horietako egoera hobetzeko.

Lehenengo, Iparralde etorbidea berrantolatzeko lanak egingo dira. Etorbidearen bi aldeetan antolatuko dira aparkalekuak Legarreatik Arragua aldera, San Esteban elizaren aldeko espaloiari zati bat kenduta.

Lan hauek lau asteko iraupena izango dutela aurreikusita dago (beti ere, kanpo faktoreen arabera -eguraldia-...).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos