Inkesta egingo da herritarrek komunikazio-tresnei buruz pentsatzen dutena biltzeko

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Oiartzungo Udalak herritarrekin komunikatzeko erabiltzen dituen tresnen inguruko inkesta martxan jarri du, hauen inguruan herritarren iritzia, erabilgarritasuna eta balorazioa biltzeko. Udalak komunikatzeko erabiltzen dituen tresnei buruz orokorrean galdetuko da (udal aldizkariak, sare sozialak, webgunea, panelak...). www.oiartzun.eus-tik heldu daiteke inkestara. Maiatzaren 1a izango da inkesta erantzuteko azkeneko eguna.

Inkestan herritarrek esandakoaren emaitzekin egin beharreko hobekuntzak eta hartu beharreko norabideak zehaztea da Udalaren helburua. Aldez aurretik, herritarrei inkesta erantzuten egindako saiakera eskertu nahi die Udalak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos