Borrar

Industria segurtasunerako araudi berriari buruzko jardunaldia

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Martes, 15 de mayo 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Oarsoaldea Garapen Agentziak, SGS enpresarekin batera, jardunaldi bat antolatuko du 'Gosaria: suteen aurkako araudi berria' izenburupean. Saioa hilaren 18an, datorren ostiralean, izango da, goizeko 9:30etik 11:30era, Oiartzunen duen aretoan (Astigarragako bidea, Mamuteko bulego eraikina 2, 2. Solairua, 20180 Oiartzun).

Jardunaldi honen helburua, industria segurtasunerako araudi berriaren nondik norakoak eskualdeko enpresei jakinaraztea da: «RE 513/2017- Suteen aurkako Instalazioen babeserako araudia», zehazki. Araudi horren arabera, arau zehatz bati lotuta ez dauden suteen aurka babesteko instalazioetan derrigorrezkoa da ikuskaritzak egitea. Aipatutako ikuskaritza horiek ez dute zer ikusirik suteen aurkako babes neurrien mantenu enpresek egiten dituzten aldizkako ikuskaritzekin.

Jardunaldia Amaia Albéniz Espierrizek emango du, SGS taldeko Nafarroako Industria ikuskaritzarako Gipuzkoako delegatuak. Jardunaldia doakoa da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios