Inauteri usaina oraindik Oiartzunen

Done Eztebe plazan dantzatu zituzten inude eta artzainek beren dantzak, euren panpinak airera botaz. / BASTEROBERRI ARGAZKIAK
Done Eztebe plazan dantzatu zituzten inude eta artzainek beren dantzak, euren panpinak airera botaz. / BASTEROBERRI ARGAZKIAK

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Larunbata ilunabarrean Oiartzungo kaldereroek alaitu zituzten Oiartzungo kaleak. Herenegun, igandean, berriz, Inude eta Artzainen irudikapena izan zen.

Igande goizean zehar herriko txistulari eta trikitilariak herriko kaleetan zehar ibili ziren giroa berotzen. Goizeko 11:15ean Inude eta Artzainen desfilea hasi zen. Aurretik mikeleteek ireki zuten bidea. Atzetik erraldoien konpartsa, tanborrada, inude eta artzainak, txaranga, apezpikua, ezkonberriak autoan, medikuak eta garaiko hainbat pertsonai irudikatu zituzten Oiartzunen.

Done Eztebe plazan dantzatu zituzten inude eta artzainek beren dantzak, euren panpinak airera botaz. Bi ikastetxeetako dantzariak aritu ziren dantzari lanetan. Gainera, aurtengoan, Aiora Aginaga Elizalde Herri Eskolako ikaslea izan zen Inude nagusia eta Oihan Eskudero Haurtzaro Ikastolako ikaslea, berriz, Artzain nagusia.

Hauek beren bandak larunbata goizean jaso zituzten pasa den urteko inude eta artzain nagusiengandik. Eta igande eguerdian desfilean herria zeharkatu ostean, udaletxera igo eta Oiartzungo bandera igo-tzeko ohorea izan zuten. Baita, beren kideei hitz batzuk eskaintzekoa ere. Biek ala biek zoriontsu eta ilusio handiz hartu dute aurtengoan honako ardura.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos