Iñaki Zabaleta eta Salamancako Aldundiko 'Instituto de las Identidades'-en kontzertua

GOIZARIN OIARTZUN.

Soinuenea Fundazioak antolatuta (Herri Musikaren Txokoak) Udako Kontzertua izango da heldu den larunbatean, hilak 8, Doneztebe enparantzan, 18:30ean hasita. Dohainik da; hortaz, ez da sarrerarik ordaindu beharko.

Batetik, Iñaki Zabaleta abeslari oiartzuarrak 'Ibar ixil' deitu duen diskoko doinuak kantatuko ditu. Bestetik, Salamancako danbolinteroen musika joko du Salamancako Aldundiaren 'Instituto de las Identidades'-eko ikasleek Manuel Perez maisuaren gidaritzapean.

Kontzertua bukatuta, berriz, Kontzejupean afaria izango da. Hantxe musikariekin egon, jan, kantatu, jo eta dantzatzeko aukera izango da. Izena emateko komeni da lehenbailehen Soinueneara deitzea (943 493 578). Bestela, eros daiteke txartela Amaxkar tabernan edo Garmendi txokolategian. Afarira joaten direnek 15 euro ordaindu behar dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos