Ikasturtea hasi eta Abaraxka Ludoteka bueltan da

Abaraxka ludotekako kideak pirataz mozorroturik. / BASTEROBERRI

Datorren astean izango dira bilera informatiboak

BESTEROBERRIOIARTZUN.

Uda bukatu zen, ikasturtea hasi zen eta horrekin batera eskolaz kanpoko ekintzak ere badatoz. Abaraxka Ludotekak adierazi duenez, «bueltan gatoz, zuekin ekintza eta momentuak konpartitzeko gogoz!» Datorren astelehenean irekiko dituzte ateak. Astelehenean bertan, urriak 2, arratsaldeko 17:00etan familia eremuko bilera informatiboa izango da. Asteartean, urriaren 3an, arratsaldeko 17:00etan, aldiz, ludotekako bilera. Aurtengo berrikuntzen artean, familia eremuko zerbitzua 0-6 urte bitarteko haurrentzat zabaldu dute.

Fotos

Vídeos