Ikasturte oparoa Haurtzaro Ikastolako ikasleentzat

Ikasturte oparoa Haurtzaro Ikastolako ikasleentzat

Aurtengo Azkue saridunen maila goraipatu du epaimahaiak

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Pasa den asteazkenean, hilak 18, banatu zituen Euskaltzaindiak, beste behin ere, R.M. Azkue literatur lehiaketaren sariak. Ikasturte oparoa izan da aurtengoa Haurtzaro ikastolako ikasleentzat; izan ere, adin bakoitzeko bi kategoriatako lehenengo 4 sarien artean 3 eskuratu ditu. 10-13 urte artekoen kategoriako narrazioan, Maialen Leiza Irazustak eskuratu du lehen saria. Bigarren saria ere Haurtzaroko Uxue Etxebeste Usabiaga ikaslearentzat izan da. Kategoria horretan bertan, poesiako lehen postua Lur Lopez Frailek eraman du. Ikasle hauek guztiak DBH 1. maila egiten ari dira une honetan.

14-17 urte artekoetan, berriz, narratibako lehen saria Anne Agirrezabalaga Lopezentzat izan da, DBH 4. mailako Haurtzaroko ikaslearentzat. Ez da Aneren lehen saria Azkue literatura lehiaketan, iaz ere poesiako lehen saria eraman baitzuen.

Aritz Gonzalez Haurtzaro Ikastolako zuzendariak nabarmendu du literatura lehiaketako epaimahaikideek, euskal literatura sortzaile ezagunek, aurtengo sarituen maila goraipatu dutela, lanen sakontasun maila. «Jendartearen arazoak, kezkak eta pozak gazteek ere bete-betean bizi dituztela azpimarratu dute», gaineratu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos