Ihote taldearen bilera irekia gaur udaletxeko pleno aretoan

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Askori oraindik urruti geldituko zaizkio inauteriak. Baina, uste bezain pronto iritsiko zaizkigu. Eta hasi beharko dugu pentsatzen zertaz mozorrotu eta telak nondik atera. Hori dela eta, Oiartzungo Ihote taldea 2018ko otsaila hasieran izango den ihote festa prestatzen hastekoa da.

Makina bat gauza izaten dira prestatzeko. Taldekideek gogorarazi nahi izan dute: «Bi egunetan plazan egiten den antzerkia da. Baina, atzetik lan handia dakar eta prestakuntza handia. Plazan agertzen diren intxixu eta sorginez gain jende askok laguntzen digu». Beraz, gaur 19:00etan bilera irekia egingo dute Udaletxeko pleno aretoan.

Interesa duen edonor gonbidatu nahi dute bilerara: «Laguntza sekula ez delako gaizki etortzen».

Fotos

Vídeos