Secciones
Servicios
Destacamos
BASTEROBERRI
OIARTZUN.
Viernes, 16 de febrero 2018, 00:21
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Ibargain musika eskolako piano ikasle zenbaitek, urtero legez, Andoaingo piano lehiaketan parte hartuko dute astebete barru, hilaren 24 eta 25ean. Andoainen beren dohainak erakutsi aurretik gaur ilunabarrean Oiartzunen erakutsiko dute beren pianorako trebezia.
Ibargain musika eskolak horren harira gaur ilunabarrerako piano kontzertua prestatu du. Kontzertu honek bi helburu nagusi ditu. Batetik, ikasle hauei prestakuntza osatuago bat lortzea, piano 'de cola' bat erabiliz eta publiko aurrean jotzeko beste aukera bat emanez. Eta bestalde, Oiartzungo herriari eta bereziki bere ikaskide eta familiakoei Andoainen egingo dutena aldez aurretik hemen, etxean eskaini nahi diegu.
Gaur ilunabarreko kontzertuan Andoain parte hartuko duten Ibargain Musika Eskolako 20 piano-jotzaile izango dira. Horietatik 12 bakarlari, bikote bat eta bi hirukote. Hauez gain, musika eskolako sei Ganbara Talde arituko dira, 17 urtetik gorakoak.
Denen artean, Schubert, Enya, Borodin edo Xabier Leteren musika-lanak eskainiko dituzte. Urtero bezala, Oiartzuar guztiak gonbidatu nahi dituzte musikari gazten musikaz gozatzera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.