Borrar

Hurrengo asteburua ere ekintzaz gainezka datorkigu

BASTEROBERRI

OIARTZUN.

Sábado, 14 de octubre 2017, 00:44

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan oiartzuarrek ez badute nahikoa festa izan hurrengoan ez da ekintzarik faltako. Datorren asteburuan, ostiraletik hasi eta igandera bitarte ekintza mordoa izango ditugu herrian. Ostiralean, hilak 20, batetik Konpromisotik ad/ritzera ekimena izango da. Eta bestetik, Pagoa Kafe antzokian kontzertuak. Konpromisotik ad/ritzera ekimenak argazki erraldoia egin nahi du Oiartzungo plazan 19:00etan. Ahal duenak kamiseta horia, berdea, laranja eramateko deia egin dute. Pagoa Kafe Antzokian, berriz, Willis Drummond, Inoren ero ni eta Kokein taldeak izango dira ikusgai. Sarrerak aurrez 12 eurotan eta egunean bertan 14 eurotan izango dira ohiko salmenta guneetan.

Larunbatean, hilak 21, Girizia Mendizale Taldekoak irteera antolatu dute. Arratsaldeko 15:30ean abiatuko dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik autobusez. Guillué herriko La Bardana hotelean pasako dute gaua. Igande goizean abiatuko dira mendi buelta egitera, Guilluétik Artosillara. 5 ordu eta erdiko buelta izango da atsedenak kontatuta. Ibilaldiaren kostua 70 eurokoa izango da. Izen emateko Amazkar Tabernan, Garmendi Txokolategian eta www.girizia.org webgunean.

Igandean, berriz, Haurtzaro Ikastolak Haur Hezkuntzako eremu berriaren inaugurazio ekitaldi ofiziala egingo du. Horrez gain, arratsaldean, Azkue memoriala izango da Done Eztebe elizan arratsaldeko 17:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios