Humildat taldeak irabazi du 16 orduko futbito txapelketa

Humildat eta Denak itxea taldeak irabazleen sariarekin. /  BASTEROBERRI ARGAZKIAK
Humildat eta Denak itxea taldeak irabazleen sariarekin. / BASTEROBERRI ARGAZKIAK

Hamabi talde aritu ziren bata bestearen kontra Oihartzun guk gazte asanbladak antolatutako txapelketan Elorsoro kiroldegian

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Herenegun izan zen neguko futbito txapelketa Oihar-tzun guk gazte asanbladak antolatuta. 16 orduz aritu ziren futbitoan, baloia gelditu gabe, Elorsoro kiroldegian. Hamabi talde aritu ziren bata bestearen kontra: Amazkar ZT, Txiltxoko, Ostiko, Humildat, Denak itxea, Gaztiak, K.O.B., Green team, Txitalu, Mixta, Peloton delta eta Basurdik. Batzuk ongi pasatzeko asmotan eta beste batzuk irabazteko asmoz. Talde mistoak erakarri nahi izan zituzten; eta bi talde izan ziren mistoak: K.O.B. eta Mixta.

Goizeko 8:00etan hasi ziren partidak eta azken partida gaueko 23:00etan izan zen. Azken norgehiagoka, 23:00etako partida final handia izan zen Denak itxea eta Humildat taldeen artean. Bi hauen artean Humildat izan zen garaile; beraz, Denak itxea geratu zen bigarren. Hirugarren postuan, berriz, Amazkar ZT taldea izan zen. Era berean, talde mistorik onena K.O.B. taldea izan zen.

Gaueko 00:00etan izan zen txapelektako sari banaketa. Txapeldunek, Humildat taldeak, kopa eta afaria eraman zuten etxera. Denak itxea-k, bigarrenek, kopa eta sagardo kaxa. Amazkar ZT hirugarren geratu zirenez, kopa eskuratu zuten. Eta K.O.B taldeak, emakumeen parte hartzea sustatzeagatik K.O.B. taldea saritu zuten.

Giro ederra izan zen Elorsoro kiroldegiko harmailetan, zale asko bertaratu zen. Goizeko 8:00etatik hasi eta gaueko 00:00ak arte bertan izan zenik ere bada; 16 orduz. Oro har, arratsaldean bertaratu zen jende gehien eta finala gerturatu ahala zirraraz eta jendez ere betetzen joan ziren harmailak.

Hurrengo ekintzak

Bide batez, antolatzaileek gogorarazi nahi dut datorren ostiralean, hilak 15 Gernika filmaren emankizuna izango dutela. Horrez gain, hilaren 26an, Xanisteban eguna izaki, gazte eguna antolatu dute. Herri bazkaria izango da, herenegun partidan izan ziren sarrerak salgai. Sobratu zirenak tabernetara eraman dituzte, 150 txartel besterik ez daude 10 eurotan. Bazkarirako aukera beganoa izango dela azpimarratu dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos