Hirugarren sexu hezkuntza tailerra izan zen atzo Elizalden

Guraso andana bertaratu zen herri eskolara Kizkitza Arozena sexologoaren hitzak entzutera

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Atzo arratsaldeko 16:45ean hasi zen hirugarren sexu hezkuntza tailerra Elizalde Herri Eskolako Mediatekan. Oporren aurretik beste bi saio egin zituzten. Oporren bueltarako beste bi saio prestatu zituzten, atzokoa hirugarrena izanik. Atzokoan ere guraso andana bertaratu zen Kizkitza Arozena sexologoaren hitzak entzutera. Sexologoa sexu finkapenari buruz aritu zitzaien bertaratutako gurasoei. Gurasoek euren seme-alabekiko zituzten kezkak ere azaldu ziren. Denen artean egin zuen saioak aurrera, hitza nagusiki sexologoak izan bazuen ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos