Hilaren 23an Artaxoa aldera ibilaldia, Gazte Izanak elkartearen eskutik

Nafarroako Erdialdeak Erdi Aroan utzitako herri gotorlekurik garrantzitsuena bisitatuko dute

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Gazte Izanak elkarteak antolatuta, hilaren 23an, asteazkenarekin, Nafarroa erdialdera ibilaldia egingo dute animatzen diren herritarrekin. Goizeko 08:00etan jarri dute hitzordua, ikastolako aparkalekuan. Handik abiatu eta Kanpanas-Karraskal aldera joko dute, gosari txikia egitera. Horren ondoren, Artaxoa herria bisitatuko dute: «Hamabitan dugu bisitaldia», adierazi du Fermin Lorza lehendakariak. «Gaztelua eta San Saturnino eliza-gotorleku ikusgarria bisitatuko dituzte, gida baten laguntzaz», gaineratu du. Horren ondoren, Tafallako Tubal jatetxe ospetsuan bapo bazkalduko du oiartzuar taldeak, 14:00ak aldera. Arratsalde partean Iruñera joango dira eta hantxe ere izango dute zeregina: alderdi zaharrean paseatu hain zuzen 20:00ak arte. Azkenik, Oiartzun aldera abiatuko dira, 20:00etan etxeratzeko.

Gazte Izanak elkarteko lehendakariak, Fermin Lorzak, adierazi digu oiartzuar guztientzat prestatu dutela irteera hori; hortaz, interesatuek elkartera jo beharko dute (goizeko 10:00etatik 12:00etara bitarte) izena ematera, 40 euroren truke. Bazkide ez direnek 45 euro ordainduko dute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos