Herri bazkaria Arragua auzoko festetan

Festa batzordeko kideek bazkari bikaina prestatu zuten atzo, Aldeguna elkartean. / BASTEROBERRI
Festa batzordeko kideek bazkari bikaina prestatu zuten atzo, Aldeguna elkartean. / BASTEROBERRI

Arratsaldean, Danborrada izango da auzotarren eskutik

BASTEROBERRI OIARTZUN.

Festarako gogoa daukanak Arragua auzora jo beharko du asteburu honetan. Izan ere, Oiartzun bailarako lehen jaiak giro paregabean ospatzen ari dira bertan.

Atzo, jubilatuen bazkariarekin eman zioten jarraipena aurreko asteburuan hasitako festei. Gero, bota zuten suziria eta ondorengo ikuskizunetan bildu zen auzotar ugari, baita kanpotik etorritako mordoxka ere.

Gaur, berriz, goizeko 10:00etan hasiko da festa giroa auzoan, trikitilarien dianarekin. Gero, Haurtzaro Ikastolako dantzarien eta bertsolarien ikuskizuna izango da frontoian. Herri bazkaria ere ez da faltako, 14:00etatik aurrera. Egunak, ordea, emango du besterik. Zozketak, sariak, bingoa...

Arratsaldeko 19:00etan auzotarren eskutik Danborrada izango da. Gero, afaria eskainiko dute frontoian, indarberritzeko. Azkenik, DJ XABarekin dantzaldia izango da... nekatu arte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos